XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zuhaitzek kolore urdinarrea hartu zuten, eta fantasma zikinak ziruditen errosarioa errezatzen.

Kolore orlegia zeukan Rauza eta superfzie oro zuriz estalia ageri zen, pintaldi lodi eta ilun batean itoak bezala, eta ezta pankartek ere, amodio haren alturatik, ez zuten argiune berderik ikusten haran osoan.

Euria extinzio arriskuan zegoen hegazti bat zen.

Gero eta ur falta larriagoaren aurrean, uraren izaeraz eta jatorriaz eztabaidatzen zen gauero Manuelen tabernan.

- Ura, lurrarentzako, odola bezala da, ostia!- esaten zuen Ostianok.

- Ura haizearen izerdia da!- filosofatzen zuen Chao Borsinik.

- Mendiak gordetzen du ura, eta berarekin ondo portazen bazara bakarrik bidaltzen digu gure partea!- esaten zuen Segundo Canelak.

- Gauza horiek denak liburuetan daude esaten zuen Pistonusek zuek baino lehenago pentsatu zituen norbaitek.

Eta baleak ez zuen, hautsagatik, ia ezer ikusten bere begi lehor eta ximur haietatik, baina bapatean, agoni kanpai ezberdin hura gelditu zenean, eta soinu irregularrak isiltasun sendo eta prefekto hari lekua utzi zionean, harana gordetzen zuten mendi artea zeharkatuz Belandiatik kostara zeraman kaminoa desagertzen ikusi zuen bere begien aurrean, bere muturretik metro batera, eta laino mehe bat gelditu zen kaminoa zegoen lekuan, eta itsu gelditu zela pentsatu zuen.